martes, 8 de mayo de 2012

ZUHAITZA LANDATZERA JOAN GINEN!!!!!!!

Gehienak bizi garen hirian, Gasteizen,  eraztun berdeaz gozatzeko aukera daukagu. Baina betidanik izan dugu eraztun berde hau?ez horixe!

 Eraztun berdea,  hiri inguruko ingurumena  zaharberritzeko asmo handiko plan baten ondorioa izan da. Orain dela urte batzuk, nekazariek landatutako  laborantza lurrak ugaritzen hasi ziren eta Gasteiz inguruko txoko asko zabortegietan bihurtzen hasi ziren ere, honen ondorioz, balio ekologiko haundiko baso eta paisaiak galtzen hazi ziren ere. Orduantxe, Gasteizko Udala lanean hasi zen hiri inguruko hainbat paraje aldatzeko. Ordutik, 16.000 baino zuhaitz gehiago landatu izan dira gure eraztun berdearen inguruan.

Urkideko hirugarren mailako ikasleak aurten ere, eraztun berde hori aberasteko zuhaitzak landatzera animatu gara. Ez da erronka erraza izan. Abenduan Olarizura hurbildu ginen gure erkametz eta haritzak jasotzera eta denbora batez gure etxean zaindu eta gero, Mariturri inguruan landatu ditugu.

Guretzat oso esperientzia polita eta interesgarria izan da eta Gasteiz hiri osasuntsuagoa eta naturalagoa izateko laguntzeagatik argazkian ikusten den bezain pozik gaude. Hurrengoan ere han izango gara!

Naiara Castillo (3.Cko tutora)

No hay comentarios:

Publicar un comentario