martes, 20 de noviembre de 2012

                NUESTRO GREEN ORTUA


Kaixo guztioi!

Aurten berriro ere gure ortua jarri dugu martxan. Aldaketa batzuk egon dira ahalik eta hoberen moldatu ahal izateko gure ikasleon beharretara. Hiru ortu ditugu bada, bat ziklo bakoitzeko. Txikiena txikienentzat dugu, ertaina ertainentzako eta handiena handienentzako, hau da, hirugarren ziklokoentzako.





Hilabete honen zehar hainbat betebehar izan ditugu, bi hain zuzen ere. Lehena, ortura igotzea eta, bigarrena, bertan landatzea. Aurreko aste hauetan bada, pixkanaka gelaz-gela gure ortua ezagutzera igo gara. Hirugarren ziklokoak besteak beste, birritan igo gara. Egindako lehendabiziko igoeran bereiz ditzakegun hiru lur motak azaldu genizkien. Hala nola landareen hazte prozesua, zer behar duten eta zer landatuko dugun. Bigarren igoeran berriz, lurra nahastea izan da funtsa.


Lurra nahastu ondoren landatzen hasiko gara. Berriro ere gelaz gela ariko gara lanean, hala ere, denok landatuko dugu landare berdina mahai bakoitzean. Zein den jakin nahi duzuela? Horretarako itxaron beharko duzue! Landatzen hasiko direnean esango dizuegu. Ordura arte, gure argazkiekin disfrutatu guk ortuan egin genuen bezala.




Laister arte!







No hay comentarios:

Publicar un comentario