miércoles, 21 de noviembre de 2012

                      ESKOLAKO AGENDA 21 ESCOLAR

                                                   BIODIBERTSITATEA

                                                                                           

Kaixo guztioi!!!

Aurten berriz ere Urkide ingurumenaren alde. Urtero bezala Eskolako Agenda 21ean gai bat jorratzen da. Aurtengoa Biodibertsitatea da eta honen galera.

 

Biodibertsitatea arriskuan
(klikatu hemen bideoa ikusteko)



Zer da biodibertsitatea? Landare eta animalien zerrenda, baina ez hori bakarrik, baizik eta hauen arteko erlazioak. Ekosistema baten elementuak zenbat eta ugariagoak orduan eta aberatsagoa izango da ekosistema hori.

 

 

Badira biodibertsitatea arriskuan jartzen duten faktoreak:

  1. Habitaten suntsipena
  2. Kutsadura
  3. Baliabideen gain-ustiaketa
  4. Espezie exotiko inbaditzaileak
  5. Klima-aldaketa 

 

Afrikako ekosistemak babesteko asmoz, sakeleko telefonoen birzklatze-kanpainan lagundu eta parte hartu nahi dugu.
30 sakeleko telefono jasoz gero, txinpanze bat babesteko aukera izango dugu eta honetarako zuen laguntza nahi dugu.

Asko jaso ditugu jadanik!!!! Baina zenbat eta gehio hobeto lagundu dezakegu.

Sakelekoak tutoreek jasoko dituzte, geroago ikastetxeak Jane Goodall Institutuari bidaltzeko. Informazio gehiago jasotzeko:




 

1 comentario: