miércoles, 21 de noviembre de 2012

                      ESKOLAKO AGENDA 21 ESCOLAR

                                                   BIODIBERTSITATEA

                                                                                           

Kaixo guztioi!!!

Aurten berriz ere Urkide ingurumenaren alde. Urtero bezala Eskolako Agenda 21ean gai bat jorratzen da. Aurtengoa Biodibertsitatea da eta honen galera.

 

Biodibertsitatea arriskuan
(klikatu hemen bideoa ikusteko)



Zer da biodibertsitatea? Landare eta animalien zerrenda, baina ez hori bakarrik, baizik eta hauen arteko erlazioak. Ekosistema baten elementuak zenbat eta ugariagoak orduan eta aberatsagoa izango da ekosistema hori.

 

 

Badira biodibertsitatea arriskuan jartzen duten faktoreak:

  1. Habitaten suntsipena
  2. Kutsadura
  3. Baliabideen gain-ustiaketa
  4. Espezie exotiko inbaditzaileak
  5. Klima-aldaketa 

 

Afrikako ekosistemak babesteko asmoz, sakeleko telefonoen birzklatze-kanpainan lagundu eta parte hartu nahi dugu.
30 sakeleko telefono jasoz gero, txinpanze bat babesteko aukera izango dugu eta honetarako zuen laguntza nahi dugu.

Asko jaso ditugu jadanik!!!! Baina zenbat eta gehio hobeto lagundu dezakegu.

Sakelekoak tutoreek jasoko dituzte, geroago ikastetxeak Jane Goodall Institutuari bidaltzeko. Informazio gehiago jasotzeko:




 

martes, 20 de noviembre de 2012

                NUESTRO GREEN ORTUA


Kaixo guztioi!

Aurten berriro ere gure ortua jarri dugu martxan. Aldaketa batzuk egon dira ahalik eta hoberen moldatu ahal izateko gure ikasleon beharretara. Hiru ortu ditugu bada, bat ziklo bakoitzeko. Txikiena txikienentzat dugu, ertaina ertainentzako eta handiena handienentzako, hau da, hirugarren ziklokoentzako.





Hilabete honen zehar hainbat betebehar izan ditugu, bi hain zuzen ere. Lehena, ortura igotzea eta, bigarrena, bertan landatzea. Aurreko aste hauetan bada, pixkanaka gelaz-gela gure ortua ezagutzera igo gara. Hirugarren ziklokoak besteak beste, birritan igo gara. Egindako lehendabiziko igoeran bereiz ditzakegun hiru lur motak azaldu genizkien. Hala nola landareen hazte prozesua, zer behar duten eta zer landatuko dugun. Bigarren igoeran berriz, lurra nahastea izan da funtsa.


Lurra nahastu ondoren landatzen hasiko gara. Berriro ere gelaz gela ariko gara lanean, hala ere, denok landatuko dugu landare berdina mahai bakoitzean. Zein den jakin nahi duzuela? Horretarako itxaron beharko duzue! Landatzen hasiko direnean esango dizuegu. Ordura arte, gure argazkiekin disfrutatu guk ortuan egin genuen bezala.




Laister arte!







martes, 8 de mayo de 2012

ZUHAITZA LANDATZERA JOAN GINEN!!!!!!!

Gehienak bizi garen hirian, Gasteizen,  eraztun berdeaz gozatzeko aukera daukagu. Baina betidanik izan dugu eraztun berde hau?ez horixe!

 Eraztun berdea,  hiri inguruko ingurumena  zaharberritzeko asmo handiko plan baten ondorioa izan da. Orain dela urte batzuk, nekazariek landatutako  laborantza lurrak ugaritzen hasi ziren eta Gasteiz inguruko txoko asko zabortegietan bihurtzen hasi ziren ere, honen ondorioz, balio ekologiko haundiko baso eta paisaiak galtzen hazi ziren ere. Orduantxe, Gasteizko Udala lanean hasi zen hiri inguruko hainbat paraje aldatzeko. Ordutik, 16.000 baino zuhaitz gehiago landatu izan dira gure eraztun berdearen inguruan.

Urkideko hirugarren mailako ikasleak aurten ere, eraztun berde hori aberasteko zuhaitzak landatzera animatu gara. Ez da erronka erraza izan. Abenduan Olarizura hurbildu ginen gure erkametz eta haritzak jasotzera eta denbora batez gure etxean zaindu eta gero, Mariturri inguruan landatu ditugu.

Guretzat oso esperientzia polita eta interesgarria izan da eta Gasteiz hiri osasuntsuagoa eta naturalagoa izateko laguntzeagatik argazkian ikusten den bezain pozik gaude. Hurrengoan ere han izango gara!

Naiara Castillo (3.Cko tutora)

viernes, 4 de mayo de 2012

FORO ESCOLAR AGENDA 21 ESKOLAKO FOROA

Kaixo guztioi!


Joan den Apirilaren 25ean Aldabeko gizartetxera joan ginen eskolako ikasle ordezkari batzuk. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzeko bi ikasle joan ginen. Beste Gasteizko ikastetxeetako ikasleekin elkarlanean aritu ginen. 

Bertan aurtengo gaia jorratu genuen: ELIKADURA JASANGARRIA. Konpromesuak eta Udaletxeari aurkeztuko dizkiegun proposamenak bozkatu genituen denon artean.






¡Hola a tod@s!


El pasado 25 de abrilden los alumnos de Infantil y Primaria estuvimos en el Centro Civico de Aldabe. Dos alumnos de cada ciclo representaron a nuestro Colegio. Tuvimos la oportunidad de trabajar con alumnos de otros colegios de Vitoria.

El tema que estuvimos trabajando fue el tema de Agenda 21 de este curso:
ALIMENTACIÓN SOSTENIBLE. Entre todos votamos los compromisos y las propuestas que se les harán al Ayuntamiento.


miércoles, 28 de marzo de 2012

ASTE SANTUKO PROIEKTUAK

1. AUKERA

NESPRESSO EDUKIONTZIEZ EGINDAKO
ESKULANAK
“Marigorringoaren” brotxea Nespresso edukiontziez egina.



1ª OPCIÓN

MANUALIDADES CON
CÁPSULAS NESPRESO
Broche “Mariquita” hecha con cápsulas de Nespresso

Hontza


Búho

2. AUKERA

TAPOIEZ EGINDAKO ESKULANAK

Zertarako botilen tapoiak bota zerbait berria eta dotorea egiteko baliogarriak badira? Botiletako tapoiak familiako guztiok disfrutatzeko zenbait arte-lanen oinarri izan daitezke.
Plastikozko botiletako
tapoiez egindako igelak
Haurrentzako eslulan disbertigarrienak eta egiteko politenak izaten dira, gainera haiekin ere egin ditzakegu haiek ongi pasatzeko.
Honetan botiletako tapoiak erabiliz igel batzuk egingo ditugu. Honela plastikoa birziklatu dezakegu, gure ingurumenaren babesta helburu bezela.






2ª OPCIÓN

MANUALIDADES CON TAPONES

¿Por qué tirar las tapas de las botellas si se pueden utilizar para crear algo hermoso y nuevo? Las tapas de las botellas constituyen la base de una variedad de proyectos de arte que pueden disfrutar todos en familia.
Ranas con tapas de botellas de plástico
Las manualidades para niños son las más simpáticas y las más bonitas de hacer, además podemos hacerlas con ellos para que también se diviertan.
En esta ocasión haremos unas ranas con tapas de botellas y también haremos reciclaje de plástico, tan importante para nuestro medio ambiente.

martes, 28 de febrero de 2012

Urkide green kapitalarekin!!!!

¡Menudos carnavales hemos pasado en Infantil! este año nos hemos disfrazado de...¡Green Capital! La gran marea verde inundó nuestros pasillos, concienciandonos de que hemos de cuidar nuestro planeta y así se vea porque somos la capital verde europea!



A zer nolako inauterik pasa dugun eskolan! Aurten Green kapitalaren mozorroa jantzi dugu eta gure pasilloak berdez margotu genituen gure kamisetekin denok ikusteko zaintzen dugula gure ingurua eta zergatik garen Green Capital!!

¿Qué almorzamos en el cole?/ Zein da gure hamaiketakoa eskolan?

Nuestros alumnos han realizado un estudio de lo que almorzamos en el cole y hemos llegado a la siguiente conclusión:

En primaria nos ha llamado la atención que un número muy alto traiga bollería industrial(35%), fruta(25%) y son pocos los que no traen nada. Los alumnos de Secundaria traen bocadillos hechos de casa(33%) y bollería industrial(23%). Son pocos los que traen fruta, y hay un porcentaje alto que no trae almuerzo (28%).



Gure ikasleek ikerketa bat egin dute gure hamaiketakoaren inguruan. Emaitzak hauek izan dira:

Lehen hezkuntzan deigarria izan da kopuru hadi batek ekartzen duela opil industriala (% 35), fruta (% 25) eta gutxi batzuk ezer gabe etortzen dira. Bigarren hezkuntzakoek etxean egindako ogitartekoak ekartzen dituzte (%33) opil industriala (% 23) fruta gutxi ekartzen dute eta portzentai handi batek ez du ezer ekartzen (%28).